COVID-19a pasatu dutenei hirugarren dosia jartzeko bost hilabete itxoiteko gomendatu du Espainiako Osasun Batzordeak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
COVID-19a pasatu dutenei hirugarren dosia jartzeko bost hilabete itxoiteko gomendatu du Espainiako Osasun Batzordeak
ETA KITTO 2022, Urt 25

Espainiako Osasun Ministerioak ohar batean azaldu duenez, COVID-19a pasatu dutenei hirugarren dosia jarri aurretik bost hilabete itxoiteko gomendatu die Espainiako Osasun Batzordeak gaur.

Hilaren hasieran lau aste itxarotearekin nahikoa zela esan arren, irizpidea aldatu eta bost hilabete itxarotea gomendatu dute orain. Erabaki hori hartu zenetik, gaitza pasatu eta lau astera hirugarren txertoa jartzeko eskatzen zuen Osasun Batzordeak, betiere aurreko dositik sei hilabete pasatu badira. Irizpide berriarekin ez da bigarren baldintza hori aldatuko, baina bai lehena eta, beraz, bost hilabeteren buruan txertatzeko aholkuari jarraitzeko eskatu dute.

Osasun Batzordea Espainiaren ministerio horretako adituek eta autonomia erkidegoetako ordezkariek osatzen dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »