Covid-19arentzat probatzen ari diren tratamenduei buruz egiten du berba gaur Ana Galarragak

Covid-19arentzat probatzen ari diren tratamenduei buruz egiten du berba gaur Ana Galarragak
2020/04/08 07:49
eta kitto!
Koronabirusa sendatuko duen tratamendua aurkitzeko, probak egiten dihardute mundu osoan. Eta horri buruz egiten du berba gaur Ana Galarragak, 19aren izurria argitzen, Elhuyarren bideo sortaren azken aurreko atalean. Azaltzen duenez, “birusei aurrei egiteko antibiralak erabiltzen dira. Beste birus batzuen aurrean erabilitako botikekin egiten ari dira proba-klinikoak mundu osoan, zerotik hastea baino errazagoa baita lehendik probatutako botikekin saiakerak egitea”.

https://youtu.be/xn9FI8vGO4Q