COVID ziurtagiria eremu gehiagotara zabaltzeko eskaria onartu du Auzitegi Nagusiak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
COVID ziurtagiria eremu gehiagotara zabaltzeko eskaria onartu du Auzitegi Nagusiak
ETA KITTO 2021, Abe 14

EAEko Auzitegi Nagusiak COVID ziurtagiriaren erabilera ostalaritza eremuetara, zentro soziosanitarioetara eta zahar etxeetara zabaltzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera onartu du, betiere azken hamalau egunetako intzidentzia-tasa 300etik gorakoa bada. Aire libreko ekitaldietan eta kirol-instalazio irekietan, ostera, ez dute neurria ezarriko.

Auzitegi Nagusiko magistratuek autoan diotenez, egoera epistemologikoaren okertzea nahikoa oinarri da Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile berriak ezartzeko, COVID ziurtagiria kasu.

Gaur-gaurkoz, bi kasutan eskatu ahal da ziurtagiri digitala. Batetik, aisia eta dantza uztartzen dituzten establezimenduetan (diskotekak, dantza aretoak, festa aretoak, musika tabernak, karaoke eta antzeko tokiak…), eta pub eta taberna berezietan ere 22:00etatik aurrera. Eta bigarrenik, 50 lagun baino gehiago hartzeko baimena duten jatetxeetan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »