COVID19 kartel eredu berri gehiago

COVID19 kartel eredu berri gehiago
ETA KITTO 2020, Mai 28

Asteak eta egunak aurrera joan ahala, establezimenduetan hartu behar dituzten osasun neurriak aldatzen doaz eta laster soziedade gastronomikoak ere zabaltzeko moduan izango dira. COVID19ak denda, taberna eta baita soziedadeetan topatzen ditugun kartel eta oharrez osatutako paisaia erabat aldatu du. Hobeto saldu, bezeroaren hizkuntza aintzat hartu eta konfidantza bermatzeko mezu horiek euskaraz ere ematea ezinbestekoa da.

Hori dela eta Euskaraz Primeran! ekimenetik eredu COVID19 eredu berriak sortu dituzte. Hala ere antolatzaileek gogorarazten dutenez “eredua batzuk besterik ez dira, behar duten testua eta irudia egokituko zaie eta berehala egiten dugu. Mezu motzak direnez segituan zuzendu edo itzultzen dugu testua eta ondo egoitzen zaion ikonoaz lagunduta kartela sortzen diegu, gero eurak inprimatu ahal izateko”.

Beraz edozein ohar itzultzeko edo zuzentzeko lasai idatz dezakete elkartea@etakitto.eus edo normalizazioa@etakitto.eus helbidera.

Deskagatu kartelak hemen

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »