Debabarrenako Mankomunitateak berriro ekingo dio bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzuari astelehenean

Debabarrenako Mankomunitateak berriro ekingo dio bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzuari astelehenean
2020/05/16 eta kitto!
Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 24an bertan behera geratu zen bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua. Debabarreneko Mankomunitateak azaldu duenez, "maiatzaren 18tik aurrera, deseskalatzearen 1. Fasea hastearekin batera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio".

Astelehenero Mallabia, Ermua eta Eibarren, eta ostegunero Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun. Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen telefonora (943.700.799) deitu behar da, trasteak utziko diren lekuaren berri emateko.

Erabiltzaileek eskura dituzte eskualdeko garbiguneak bertan eramateko, beren udalerriko bilketa ez den beste edozein egunetan kendu behar badituzte.

Mankomunitatetik adierazi dutenez, "garrantzitsua da hondakin hauek ateratzeko egutegia errespetatzea eta ondorengo arauak eta jarraitu beharreko prozedura kontutan izatea":

- Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen telefonora (943.700.799) deitu, trasteak utziko diren lekuaren berri emateko (deiak hartzeko ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
- Altzariak eta tresnak 20:30etik 21:30era bitarteko edukiontzi-punturik hurbilenean utzi behar dira, oinezkoak ez pasatzeko eta edukiontzietan bermatu gabe.
- Abisu bakoitzeko atera daitekeen maximoa: gela bat eguneko.

Honako hondakinak jasoko dira:
Utzi daitezke:
- Altzariak eta tresnak (lastaira)
- Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhinak
- Telebistak, bideoak, musika-ekipoak
- Ordenagailuak, inprimagailuak, faxak…

Ezin dira utzi
-
Produktu toxikoak (pinturak, aerosolak)
- Inausketa eta lorezaintzako hondakinak
- Obra txikien hondakinak: komunak, azulejuak, hodiak, obra-hondakinak…

Behar izanez gero, Garbiguneen erabilera alternatiboa
Erabiltzaileek eskura dituzte eskualdeko garbiguneak bertan eramateko, beren udalerriko bilketa ez den beste edozein egunetan kendu behar badituzte.
Ordutegiak
- Astelehenetik ostiralera, 09:04tik 12:56ra eta 16:04tik 18:08ra.
- Larunbatetan, 09:04tik 12:56ra.
- Igande eta jaiegunetan itxita.
Helbideak
- Ermua-Mallabian: Urtia industrialdea z/g
- Eibarren: Gorosta Balle 21 - A (Acitain industrialdea)
- Elgoibarren: Arriaga industrialdea
- Mutrikun: Debarako bi kilometrora dagoen transferentzia-estazioan (Laranga auzoa, z/g)