Astelehenean irekiko ditu Debabarrenako Mankomunitateak bulegoak herritarrei arreta presentziala emateko

Astelehenean irekiko ditu Debabarrenako Mankomunitateak bulegoak herritarrei arreta presentziala emateko
2020/05/29 eta kitto!
Debabarrena mankomunitateak ekainaren 1ean, astelehenean, irekiko ditu bulegoak herritarrei aurrez aurreko arreta emateko, gomendatutako segurtasun neurriak errespetatuz. Ordutegia betikoa izango da, 9:00etatik 14:00etara, eta hiritarrak banaka deituko dituzte. Gehienez pertsona bakarra egongo da instalazioetan eta gainerakoek kanpoan itxaron beharko dute langile batek atea ireki eta sartzeko esan arte.

Debabarrenak herritar guztien segurtasuna bermatzeko neurriak errespetatzearen garrantzia azpimarratu du, beraz, beharrezkoa izango da instalazioetara maskararekin sartzea eta sarreran eskuak garbitzea gel hidroalkoholikoarekin.

Mankomunitateko langileek metakrilatozko pantailak izango dituzte aurrean prebentzio neurri gisa, eta lurrean bi pertsonen arteko segurtasun distantzia errespetatzeko zinta bat jarriko da.