Debabarreneko Mankomunitateak hainbat neurri hartu ditu egoeraren aurrean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Debabarreneko Mankomunitateak hainbat neurri hartu ditu egoeraren aurrean
ETA KITTO 2020, Mar 18

ERREFUSAREN EDUKIONTZIEN (GRISAK) SARRAILAK IREKITZEA da neurrietako bat, batez ere COVID 19ak kutsatutako herritarrek erabiltzeko neurri bezala. Gaixoek eta euren zaintzaileek erabiltzen duten erabili eta botatzeko materiala poltsetan laga beharko dute, eta poltsa horiek errefusaren edukiontzian bakarrik lagako dira. Erabat debekatuta dago edozein frakzioaren banatutako bilketa edukiontzitetan lagatzea (organikoa, ontziak, papera, beira edo ehunak) edo inguruan lagatzea. Aldi berean, herritarrei eskatu zaie edukiontzien irletan lurrean poltsarik ez lagatzeko, higiene neurriak bermatu ahal izateko. Gainontzeko herritarrek hondakinen gaikako bilketarako edukiontziak erabiltzen jarraitu beharko dute, eta betebehar horretatik salbuetsita egongo dira kutsatuta edo berrogeialdian daudenak.

GARBIKETA ZERBITZUKO LANGILEEK, bestalde, herriko kaleak ura eta hipoklorito sodikoko nahasketa batekin hasiko dira garbitzen, COVID 19aren hedapena gelditzen laguntzeko neurri bezala. Kale garbiketa hori BALDEO ETA OHIKO GARBIKETAN oinarrituko da, batez ere jarduera dagoen tokietan: ospitaleak, farmaziak, elikadura dendak, merkatuak, estankoak, gasolindegiak eta kioskoak.

GARBIGUNEEN irekiera orduak errespetatzen jarraituko dute, eta zentro horietako langileek babes neurriak hartuko dituzte; herritarrek, jakina, ezin dute garbiguneetatik kanpo frakziorik laga.

ALTZARIAK ETA TRESNERIA jasotzeko doako zerbitzua ETEN EGINGO DA, abisu berria eman arte; herritarrei eskatzen zaie etxean gordetzeko eta ez ateratzeko kalera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »