Debabarreneko bost jatetxetan jan daitezke Tripontziak Menuak, hilaren 27ra arte

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Debabarreneko bost jatetxetan jan daitezke Tripontziak Menuak, hilaren 27ra arte
ETA KITTO 2022, Aza 08

Tripontziak ekimen gastronomikoa abiatu dute Debabarrena Turismotik eta, horren baitan, azaroaren 27ra arte Debabarreneko bost jatetxek bertako eta sasoiko produktuez baliatuz, proposamen gastronomiko “iradokitzaile eta ezberdinak” eskainiko dituzte, 32 eurotan. Horrez gain, eskualdeko hainbat produktu esanguratsu nola egiten diren ikusteko aukera ematen duen ekimena ere antolatu du Debabarrena Turismok.

Hauek dira ekimenean parte hartuko duten jatetxeak:

BARATZE GOURMET (Eibar)

KANALA (Itziar, Deba)

MENDIOLA (Ermua)

PIKUA (Mutriku)

TXURRUKA (Soraluze)

Erreserba egiterakoan “Tripontziak Menu” nahi dela adierazi behar da eta prezioa pertsona bakoitzeko da (ogia, edaria, kafea eta BEZa barne). Menu guztiak debabarrenaturismo.com helbidean ikus daitezke.

POSTERRA TRIPONTZIAK Proiektua

Bestalde, Tripontziak ekimenak irauten duen bitartean, Debabarrenean ekoizten diren zenbait produktu (txokolatea, gazta, taloak eta sagardoa) nola egiten diren gertutik ezagutzeko ekimena ere abiatu dute. Produktu horiek nola egiten dituzten bertatik bertara ikusteko eta dastatzeko aukera eskainiko duten saioak prestatu dituzte, baina gehienak beteta daude honezkero. Hala ere, azaroaren 27an Elgoibarko Lizagasar Sagartokian egingo den saiorako toki libreak daude oraindik. Parte hartzeko izena eman behar da aurretik, 943 820 110 telefono zenbakira deituta (astelehenetik barixakura, 08:00etatik 15:00era) edota turismoa@debegesa.eus helbidera idatzita.

Eta, ondo jateaz gain, sariak irabazteko aukera ere izango dute Tripontziak ekimenean parte hartzen dutenek. Horretarako partaidetza-kupoia eskatu beharko dute establezimenduan, harremanetarako datuekin bete eta menua jaten den jatetxean entregatu. Parte hartzen duten guztien artean Debabarreneko produktuez osatutako bi sorta eder zozketatuko dituzte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »