Dentisten Elkargoak larrialdietarako zerbitzua ematen duela gogorarazi nahi die herritarrei

Dentisten Elkargoak larrialdietarako zerbitzua ematen duela gogorarazi nahi die herritarrei
2020/04/08 eta kitto!
Martxoaren 14an alarma egoera deklaratu eta, jarraian, Dentisten Euskal Kontseiluak larrialdietarako arreta-zerbitzu kolektiboa martxan jarri zuela gogorarazi nahi die herritarrei. Jakinarazi dutenez, EAEko hiru lurraldeetako dentisten elkargo profesionalek hortz-kliniken sarea prestatu dute, “soilik larrialdi-kasuei edo atzeratu ezin daitezkeen tratamenduei erantzuteko”.

Horrelako larrialdiren bat izanez gero, ezer baino lehen, ohiko dentistarekin kontaktuan jartzea gomendatzen dute, baina horrek ezingo balu arretarik eskaini (berdin dio zergatik), orduan Dentisten Elkargoarekin kontaktuan ipintzea gomendatzen diete pazienteei, larrialdi-kasuetarako zabalik dauden hortz-kliniketako batera bideratzeko.

Eibarren, oraingoz, bi hauetan ari dira larrialdi-zerbitzua ematen:

  • Andoni Gisasola (Ibarbea zeharra),  943207049 telefono zenbakia. Ordutegia: 09:00etatik 13:00era.

  • Irazabal Hortz Klinika (J. Etxeberria, 12-1 esk) 943208552 telefono zenbakia. Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara.


Hala ere, Gipuzkoako Elkargoaren web orrian (www.coeg.eu) zerrenda osoa ikus dezakezue, azken orduko eguneraketekin eta telefonoa, berriz, 943297690 da.