Deseskalada maiatzaren 4an hasiko da eta lau fase izango ditu

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Deseskalada maiatzaren 4an hasiko da eta lau fase izango ditu
ETA KITTO 2020, Api 28

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak gaurko prentsaurrekoan aurreratu duenez, deseskalada probintziaka edo uharteka egingo da, eta lau fase izango ditu. “Dena ondo badoa”, sei eta zortzi aste artean iraungo du, eta, beraz, ekaina amaitu baino lehen ez da Gobernuak “normaltasun berria” deitzen dion horretara iritsiko.

Konfinamendutik ateratzen hasteko plana mailakakoa eta asimetrikoa izango dela nabarmendu du Sanchezek. «Ezingo da probintzien arteko mugimendurik egin; onartutako ekintzak bizi den probintzian egiten ahalko dira»

Zero fasea maiatzaren 4an jarriko dute martxan Estatuko probintzia guztietan. Deskonfinamendua arintzeko prozesua ekaina bukaera arte luzatuko litzateke.  Fase honetan sartzen diren jarduerak hauek dira: haurren irteera, adinekoek kalean kirola egitea eta establezimendu txikien irekiera, aurretiazko hitzorduarekin bada. Azken kasu horretan janaria etxera eramateko taberna eta jatetxeak aipatu ditu adibide moduan Sanchezek. Zero fasearen hasiera ofiziala maiatzaren 4an izango bada ere,  itxura denez,  larunbatean ibilaldiekin eta jarduera fisikoa egiteko baimena izango dugu, baina adinekoen eta kirolarien errelax-une horiek nolakoak izango diren oraindik ez dute argitu. Ezta bakoitzaren ordu-tarteak ere.

Horrez gain, kirolari profesionalek eta federatuek bakarka entrenatzeko baimena izango dute, eta lehen fasean hainbat baldintzarekin irekitzeko aukera izango dute lokal publikoak zeintzuk izango diren zehaztuko dute.

Lehenengo fasean, maiatzaren 11an hasiko dena, denda txikiek ireki ahal izango dira. Ez dituzte merkataritza-gune handietako dendak irekiko. 65 urtetik aitzinerakoek lehentasuna izango dute horrelako dendatara joateko orduan. Hotelak eta ostatu turistikoak irekiko dira, baina gune komunak alde batera utzita. Gainera, erlijio guneek ere irekitzeko baimena izango dute, edukieraren herena bakarrik erabilita. Garraio publikoan maskara erabiltzea gomendatuko dute, baina ez da derrigorrezkoa izango.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Bigarren fasean, maitzaren 25etik aurrera,  jatetxeak ireki ahl izan dira, edukieraren herena bakarrik erabilita. Gauza bera gertatuko da erakusketa gelak eta antzokiekin. Hezkuntzari dagokionez, Sanchezek nabarmendu du ikasturte berria irailean hasiko dela, eta iraila baino lehen hiru salbuespenetarako irekiko direla ikastetxeak: selektibitatea egiteko, errefortzuetarako klaseak emateko, eta nork zaindu ez duten sei urtetik beherako haurrak joateko. 50 pertsona baino gutxiagorekin kultur ekitaldiak egin ahal izango dira leku itxietan, eta 400 pertsona baino gutxiagorekin aire zabalean eta eserita. 2. fasean zinemak eta antzokia irekiko dira, eta edukieraren herena mugatuta egongo da.

Hirugarren fasean mugikortasuna irekiko dela nabarmendu du Sanchezek, eta maskararen erabilera gomendatuko dutela.

Laugarren fasean sartzean abiatuko dugu “normaltasun berriaren” aroa, eta orduan kenduko dute probintzia batetik bestera joateko debekua.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »