Don Pedro Zelaia memoriala zabaldu dute T. Etxebarria kalean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Don Pedro Zelaia memoriala zabaldu dute T. Etxebarria kalean
ETA KITTO 2016, Aza 11

Atzo arratsaldean zabaldu zuten urte bitik behin antolatzen duten Don Pedro Zelaia memoriala, Toribio Etxebarria kalean. Herriko parrokia guztien partehartzea daukan tonbola boleto guztiak saldu arte zabalduko dute, aste barruan 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta asteburuetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara. Boleto bakoitzak euro bat balio du eta, erosten duenak horrekin saria zuzenean jasotzeko aukera izango du eta bestela, saririk ez daukaten txarteletan izen-abizenak eta telefonoa jarrita, tonbola amaitzean egingo duten zozketan parte hartuko du.

Tonbola antolatzen duten boluntarioetako batek esan digunez, “250 kopin prestatu ditugu, oparitzeko. Betiko moduan Alicanteko fabrika batean erosi ditugu, biluzik, herriko andrek egindako erropekin janzteko. Kopiñak ez eze, dendetan oparitu dittuen beste premixo batzuk be irabazteko aukeria egongo da. Eta saritu bako txartelekin egingo dan zozketan, barriz, beste batzuetan bezala  hiru otar banatuko ditugu. Aurten, gainera, Eroskik perfumeriako produktu ederrak emon dizkigu eta horiek ere zozketan oparitzeko asmoa daukagu“. Betiko moduan, tonbolan batzen duten dirua eibartarrak dauden misioetara bidaliko dute, hango proiektuei laguntzeko.
pedro-zelaia-tonbola-6

pedro-zelaia-tonbola-8

pedro-zelaia-tonbola-9

pedro-zelaia-tonbola-10

pedro-zelaia-tonbola-13

pedro-zelaia-tonbola-15

pedro-zelaia-tonbola-17

pedro-zelaia-tonbola-20

pedro-zelaia-tonbola-21

pedro-zelaia-tonbola-22

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »