Dosi bakarreko txertoaren eraginkortasunaz aritu da Ana Galarraga "Koronabirusaren Gakoak" atalean

Dosi bakarreko txertoaren eraginkortasunaz aritu da Ana Galarraga "Koronabirusaren Gakoak" atalean
2021/06/01 eta kitto!
Aste honetako Koronabirusaren gakoak atealean dosi bakarreko txertoen inguruan egiten du berba Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak.  Dosi bakarreko Janssen txertoa ematen hasi da eta, ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan azaldu duenez, saiakuntza klinikoek frogatu dute dosi bakarra nahikoa dela % 67 infekzioaren aurka babesteko. Astrazeneca eta Sputnik  txertoak bezala, txertoa adenobirikoa da, hau da, koronabirusaren S proteina sortzeko behar den informazioa garraiatzen du. Entzun azalpen guztiak bideoan.