Egoaiziaren azokak jendea modu arduratsuan kontsumitzera animatu zuen

Egoaiziaren azokak jendea modu arduratsuan kontsumitzera animatu zuen
2020/10/22 09:28
eta kitto!
200 erosketa jasangarri baino gehiago egin ziren zapatuan, Egoaizia GKEEak antolatutako Kontsumo Arduratsuaren V. azokan. Aurtengo goiburuak pandemia sasoian jendea kontsumo arduratsua praktikatzera animatzea bilatzen zuen eta azoka egunean, behintzat, hala egin zuten Untzagara gerturatu zirenetako askok. Produktuen eskaintza zabala egon zen: Aza ta Porrua kontsumitzaile elkartearen barazki eta bestelakoak, Kidendaren bidezko merkataritzako produktuak, Ardilanak-en artisautza naturala, Baobeer garagardoa, Sosola baserriko ogia eta gazta, Mañeko-Azpiren gozogintza, EkoModoren artisautza ekologikoa, marmelada eta zuku ekologikoak, txokolate eta kafeak…