Egoera nabarmen hobetu da Debabarrenean: 26 positibo azken hiru egunetan

Egoera nabarmen hobetu da Debabarrenean: 26 positibo azken hiru egunetan
2021/03/01 eta kitto!
Barixakutik domekara 14 positibo atzeman dituzte Eibarren, aurreko asteburuan baino 2 gutxiago (9 barixakuan, 0 zapatuan eta 5 domekan) eta, aurreko asteko joerarekin jarraituz, intzidentzia-tasak behera egiten jarraitzen du, 272,99an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan 8 kasu atzeman dituzte asteburuan (268,19ko intzidentzia); 2 Soraluzen (251,64)  eta kasu bana Elgoibar (225,30) eta Mendaron (330,97). Azken datu hauekin Elgoibar eremu horira pasatu da. Guztira 26 positibo berri egon dira eskualde mailan ostiraletik igandera bitartean. Hiru udalerri besterik ez daude eremu gorrian une hauetan EAEn: Oñati, Santurtzi eta Derio.

Atzo, 5.140 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, horietatik 242 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 41 Araban, 128 Bizkaian, 72 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 22 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 120 pertsona ZIUn daude.