Egunean Behin jokoaren 9. denboraldia hasi da

Egunean Behin jokoaren 9. denboraldia hasi da
ETA KITTO 2022, Ots 01

Atzo hasi zen Codesyntax enpresa eibartarrak sortutako Egunean Behin jokoaren 9. denboraldia. EITBk babestuta, 10 asteko iraupena izango du denboraldi berriak, hau da, Aste Santura arte.

Martxoaren 4an hiru urte beteko ditu Egunean Behin jokoak eta demaseko arrakasta izan du. Aurreko bi denboraldietan, gainera, telebistan zuzenean eman zituzten finalak. 9. denboraldian ere finala egiteko asmoa dutela adierazi dute antolatzaileek eta ideia bat dute buruan, baina oraindik ez dute zehaztu nola izango den.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »