Egunero atera ahalko dira paseatzera EAEko zahar-egoitzetako egoiliarrak

0    Gizartea 
ETA KITTO
Egunero atera ahalko dira paseatzera EAEko zahar-egoitzetako egoiliarrak
ETA KITTO 2021, Mai 13

Datorren astelehenean sartuko dira indarrean hiru foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean adostutako neurri berriak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zaharren egoitzetako egoiliarrak egunero atera ahalko dira paseatzera eta astean bi senideren hiru bisita jasotzeko aukera izango dute. Bisitak ordubetekoak izango dira.

Foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak zahar-etxeetako neurri murriztaileak arintzea erabaki dute, alarma-egoera amaitu dela eta txertaketa kanpaina aurrera doala kontuan hartuta. Horrela, bada, adineko pertsonek egoitzatik ateratzeko aukera izango dute egunero, hala nahi izanez gero. Eta irteerek lehentasuna izango dute bisiten aurrean.

Hala ere, zahar-egoitzan covid-19 agerraldi bat antzemanez gero, galarazita egongo da egoitzatik ateratzea.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »