Eguraldi eskasa baina giro ezinhobea izan zuten berakatz-zopa lehiaketan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eguraldi eskasa baina giro ezinhobea izan zuten berakatz-zopa lehiaketan
ETA KITTO 2019, Aza 18

Eguraldi eskasa zela eta, udaletxeko arkupeetan batu ziren larunbat eguerdian IV. berakatz-zopa lehiaketako parte-hartzaileak. Euria eta eguraldi  desatsegina izan arren,  sekulako giroa sortu zen eta parte-hartzaile guztiek gogoz jardun zuten gure aita-amak eta aitona-amonek betidanik prestatu izan duten errezeta egiten.

Hiru onenentzat sariak egon ziren. Bikote irabazlea Aitor Kortaberria eta Agus Azpirik osatutako izan zen: 150 euro eta txapela jaso zuten. 100 euroko bigarren saria Itziar Azkarate eta Perbirentzat izan zen; eta hirugarren lekuan Akraprak bikotea osatzen duten Kike Astarloa eta Birre Eizagirre geratu ziren (50 euroko saria).

Argazkiak gure mediatekan dituzue ikusgai: https://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak?gallery=iv-berakatz-zopa-lehiaketa-2019

Antolatzaileen berbetan, “Eibarko Sarek 2016an, Eibarko 1. Berakatz Zopa Txapelketa antolatu zuen #Stop Dispertsioa / Ibon Etxera! Kanpainaren barruan. Zoritxarrez, 3 urte eta gero, eta ETA dagoeneko deseginda egon arren, gauzak ez dira bat ere aldatu, Ibon Muñoak kartzelan jarraitzen du, Euskal Herritik oso urrun, Kordoban (800 kilometrora) eta salbuespeneko legediaren menpe, 1. graduan, isolamenduan. Egunaren 20 ordu ziegan pasatzen ditu, 2. gradua sistematikoki ukatzen diote eta, gainera, bere zigorraren 3⁄4k beteta izanik, baldintzapeko askatasunean bere etxean egoteko eskubidea duenean. Egoera sinestezin hau salatzeko, gure kanpainarekin aurrera jo, beste erremediorik ez daukagu eta, beste ekimen batzuen artean, Eibarko 4. Berakatz Zopa Txapelketa antolatu dugu”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »