EGURALDIA | Eguzkia izango dugu ilundu arte, baina gero euria egin dezake

EGURALDIA | Eguzkia izango dugu ilundu arte, baina gero euria egin dezake
2023/05/17 eta kitto!

Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da; egunaren erdiko orduetan hodei gutxirekin edo partez hodeitua. Egunaren azken orduetan han-hemenka euri txikia egin dezake.


Ipar/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin.


Tenperatura maximoek berdin jarraituko dute edo gutxi igoko dira.



Iturria: Euskalmet