EGURALDIA | Euria egingo du eta tenperatura jaitsi egingo da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
EGURALDIA | Euria egingo du eta tenperatura jaitsi egingo da
ETA KITTO 2023, feb 23

Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, iraunkorra eta oso ugaria izango da eta trumoi-ekaitzak izan daitezke.

Elur-kota 1000-1200 m-tik oso bizkor jaitsiko da eta goizean goizetik aurrera 500-700 m inguruan egongo da.

Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin.

Tenperatura jaitsi egingo da.

 

Iturria: Euskalmet

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »