EGURALDIA | Gaur ere euria egingo du elur-maila 400 metrora jaitsiko da iluntzean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
EGURALDIA | Gaur ere euria egingo du elur-maila 400 metrora jaitsiko da iluntzean
ETA KITTO 2023, Urt 17

Euria izango da nagusia gaurkoan ere. Ostarteak ireki ahal izango diren arren, zaparradak botako ditu.

Goizean elur-kota 1.000 metro inguruan egongo da, arratsaldean 600-700 metrora jaitsiko da eta azken orduetan 400 metro inguruan kokatu daiteke.

Mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin.

Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta maximoan ez da aldaketarik egongo.

 

 

Iturria: Euskalmet

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »