EGURALDIA | Hodeitsu egongo da eta euria egin dezake
                    2023/11/03
                    08:17
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Euri txiki-ertaina egingo du, sarri eta ugari; zaparrada handiak bota ditzake. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra egin dezake.
Haizea goizean mendebaldera aldatuko da, tarte gogorrekin eta bolada oso gogorrekin. Arratsaldean haizeak indarra galduko du.
Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira.
Iturria: Euskalmet
