Eguraldia lagun izan zuten Zuhaitz Eguneko landaketa egiteko

Eguraldia lagun izan zuten Zuhaitz Eguneko landaketa egiteko
2020/03/02 eta kitto!
Zuhaitz Eguna ospatu zuten atzo, Udaleko Ingurumen sailak, Klub Deportiboko Mendi Taldearekin elkarlanean antolatutako zuhaitz landaketarekin. Eguraldia lagun, familia asko animatu ziren Iturburu ikastola parean zuhaitzak landatzeko prestatu zuten planarekin bat egitera: bertoko 40 zuhaitz (5 lizar, 15 gorosti, 10 haritz eta 10 pago) landatu zituzten guztira eta, horrez gain, ingurumenari buruzko tailerra ere egin zuten. ARGAZKI ALBUMA GURE MEDIATEKAN DAUKAZUE.