EGURALDIA | Zaparradak arratsaldean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
EGURALDIA | Zaparradak arratsaldean
ETA KITTO 2023, Ira 11

Egunaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da, arratsalde-gau partean hodeitsu edo oso hodeitsu. Noizbehinka zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu; arratsalde-gau partean handiak izateko probabilitatea txikia da.

Haize ahula eta aldakorra ibiliko da, bolada gogor batzuekin, goizean barnealdean hego-ekialdekoa nagusi; arratsaldean ipar-osagaia izango da nagusi.

Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira.

Iturria: Euskalmet

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »