EGURALDIA | Arratsalde-gauean zaparrada txikiak botako ditu
                
                    2023/04/21
                    08:41
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin egongo da, erdi mailako hodei eta goi-hodeiekin. Arratsaldean hodeiak ugaritu eta hodeitsu geratuko da, bero-hodeiekin. Arratsalde-gauean zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak eta trumoitsuak. Txingorra egin dezake.
              Haizea hego-osagaitik finkatuko da, ahula tarte biziekin. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke.
Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira.
Iturria: Euskalmet