Eibar EAEko herri kutsatuenen artean dago, 89 gaixorekin

0    Gizartea 
CDwes76
Eibar EAEko herri kutsatuenen artean dago, 89 gaixorekin
ETA KITTO 2020, Api 06

EAEko herri kutsatuenen artean dago Eibar. Aurretik Gasteiz, Bilbo, Barakaldo, Donostia, Basauri, Getxo, Santurtzi, Leioa, Erandio, Galdakao, Portugalete, Irun, Arrasate, Durango eta Tolosa   daude. orden horretan. Udalerri guztietako datuak hemen ikus daitezke.

Aurreko egunetako tendentziarekin jarraitzen dugu.  11 kasu berri  zenbatu dituzte azken orduetan Debabarrenean, horietako 10 Eibarren.   Elgoibarren  kasu bat gehiago zenbatu dute. Debabarrenean guztira 169 dira  Covid-19a duten herritarrak. Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 5) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Kontuan hartu behar da datu horiek orain arte eman diren koronabirus datu konfirmatuen metaketa dela, litekeena da horietako batzuek jada senda-agiria jaso izana.

Azken txostenaren arabera (gaur eguerdian kaleratu dena), hauek dira herrietako  datuak:
Eibar              89
Elgoibar       30
Ermua           26
Deba             11
Mendaro       2
Mutriku         7
Mallabia        0
Soraluze        4

Grafiko honetan Coronavirusak Eibarren izan duen eragina eta eboluzioa ikus daiteke:

Grafikoa Eibar

Eibarko Ospitalean Covid-19 birusagatik ingresatutakoen kopurua  52  pertsonakoa da, eta Mendaroko ospitalean  21  gaixo daude, guztira  73. Horietako bat ZIUn dago.

EAEko kasu positiboak guztira: 8.810 (atzo baino 182 gehiago)

Araba: 2.675 (atzo baino 36 gehiago)

Bizkaia: 4.603 (atzo baino 114 gehiago)

Gipuzkoa: 1.532 (atzo baino 32 gehiago)

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »