Eibar eremu gorrian sartu da 505,93ko intzidentzia-tasarekin

Eibar eremu gorrian sartu da 505,93ko intzidentzia-tasarekin
2021/11/18 eta kitto!
Azken hiru egunetan 41 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta herria eremu gorrian sartu da 505,93ko intzidentzia-tasarekin.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 36 kasu berri atzeman dituzte (443,22); Elgoibarren 27 (450,61), Mutrikun 9 (338,73), Mendaron 4 (614,66), Mallabian 3 (420,17) eta Deban 2 (73,35). Soraluzen, ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken hiru egunetan 122 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 3.237 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 232,08koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,35ekoa. Bestalde, 114 lagun ospitaleratu dituzte eta 30 dira ZIUn daude.