Eibar eremu gorrian sartu da

Eibar eremu gorrian sartu da
2021/04/15 eta kitto!
Atzo 11 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren eta eremu gorrian sartu gara 411,30eko intzidentzia-tasarekin.

Eskualdeko beste herriei begira, Deban zazpi positibo atzeman zituzten (293,42), Mutrikun lau (432,82) eta Ermuan bi (305,89). Gainera, Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, 556,17ko intzidentzia-tasarekin.

Atzo, 10.808 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 940 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 110 Araban, 426 Bizkaian, 397 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 73 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 128 pertsona ZIUn daude.