Eibar eremu horira pasa da 291,18ko intzidentzia-tasarekin

Eibar eremu horira pasa da 291,18ko intzidentzia-tasarekin
2021/02/26 eta kitto!
Atzo bi koronabirus kasu positibo gehiago atzeman ondoren, Eibar eremu horira pasa da 291,18ko intzidentzia-tasarekin.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan bost positibo atzeman zituzten (268,43) eta Soraluzen lau.

Atzo, 7.580 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 368 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 59 Araban, 218 Bizkaian, 88 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 126 pertsona ZIUn daude.