Eibar eta Ermua artean mugitzea posible izango da, baina soilik irizpide "soziekonomikoen" arabera

Eibar eta Ermua artean mugitzea posible izango da, baina soilik irizpide "soziekonomikoen" arabera
2020/05/09 eta kitto!
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak baieztatu du Jaurlaritzak mugatu egin dituela Espainiako Gobernuak lehen faserako hartutako neurriak. Estatuko buletin ofizialean udalerrien arteko mugimenduak baimendu badituzte ere, Tapiak esan du udalerri barrura mugatuko dutela pertsonen mugimendua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Beraz, lanera eta eskolara joateko edo beste salbuespen kasu batzuetan soilik baimenduko ditu herrialde barruko mugimenduak; gainerakoan, udalerri barrura mugatuta egongo da mugikortasuna. Kalera ateratzeko ordutegi mantenduko dituztela ere jakinarazi du Tapiak.  Zentzuz jokatzera» deitu du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak: «Jarduera sozioekonomiko batzuk egiteko herri batetik bestera joan behar da; adibidez, lan egiteko edo medikuaregana joateko. Baina ezingo da beste herri batera joan ariketa fisikoa egiteko, asialdian aritzeko edo hondartzara joateko».

Aldi berean, Eibar eta Ermua bezalako herri mugakideen adibidea jarri du Tapiak: “Probintzia desberdinetako udalerrien arteko mugikortasuna posible izango da, baina, betiere, “mugakideak” badira eta “salbuespenez” gertatzen badira, irizpide “sozioekonomikoen” arabera.

Kirola eta kultura
Mugikortasunean ez ezik, beste eremu batzuetan ere Madrilek baino muga zorrotzagoak ezarriko ditu Jaurlaritzak. Espainiako Gobernuak atea ireki du kultura ekitaldi txikiak egiteko, baina Tapiak adierazi du ez dela «inolako jarduerarik» izango. Kirol arloan ere, antzera: eliteko kirolaz gain, kalean egiten den ariketa fisikoa baino ez dute baimenduko. Kirol instalazioak itxita egongo dira lehen fasean ere, zonalde komunetako pilaketak saihestuz.