Eibar eta Maltzaga arteko bidegorriak Bikefriendly 2021 saria lortu du Txirrindularitzaren Azpiegitura kategorian

Eibar eta Maltzaga arteko bidegorriak Bikefriendly 2021 saria lortu du Txirrindularitzaren Azpiegitura kategorian
2021/07/01 eta kitto!
Eibar eta Maltzaga lotzen dituen bidegorriak Bikefriendly 2021 saria lortu du Txirrindularitzaren Azpiegitura kategorian. Sari honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren lana aitortzen du "bizikletaz modu  azkarrago, seguruago, erosoago, koherenteago eta intuitiboagoan zirkulatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta zerbitzu berriak diseinatu eta bultzatu dituelako", azaldu du Rafaela Romero Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak.

Romerok gogoratu duenez, "bidegorriak 2,1 Km. ditu, Europako funtsen bidez finantziatu da ia bere osotasunean eta mugikortasun iraunkorraren eredu moduan aurkeztu da Europar Batasunean".

Bizikletaren Hirien Sareak bultzatutako Bikefriendly 2021 sarietan 43 hautagaitza jaso dira aurten,  Gipuzkoako eta Pontevedrako Aldundiek eta Iruñeko eta Torrenteko udalek bizikleta hiriko garraiobide gisa sustatzeko egindako ahalegina aitortzea erabaki du epaimahaiak. A Coruñako, Valladolideko, Logroñoko eta Fuenlabradako udalek akzesitak lortu dituzte hainbat kategoriatan.