Eibar FT-k baliabide urriko 59 familiei lagunduko die online ikasketak egin ahal izateko

Eibar FT-k baliabide urriko 59 familiei lagunduko die online ikasketak egin ahal izateko
2020/04/21 eta kitto!
SD Eibar Fundazioak baliabide urriko familiak Informazio eta Komunikazio tresnekin hornitzeko hitzarmena sinatu du Gurutze Gorriarekin, familietako seme-alabek online eskolak jarraitu ahal izateko. Horrela, modemak eta tabletak banatuko ditu herriko 59 familiatan.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300

Udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, baliabiderik gabeko familiak identifikatu ditu eta Eibarrek, Euskaltelen laguntzarekin, arazoari irtenbidea eman nahi izan dio.

Gurutze Gorriak bihar jasoko du materiala eta familiek bi hilabeteko epean erabili ahal izango dituzte tresnak.