Eibar FT-k irabazi du FIFA20ko Euskal Ligaren lehen txapelketa

Eibar FT-k irabazi du FIFA20ko Euskal Ligaren lehen txapelketa
2020/04/13 eta kitto!
Foball ligarik gabe, bideo-jokoak bihurtu dira foballean egiteko modu bat. Egun hauetan, adibidez, PS4ko FIFA20 Euskal Liga jokatu da eta Eibar FT izan da garaile Ibarrainkua jokalariarekin. Eibarrek 2-1 irabazi zion finalean Malkotzek gidatutako Athletici. Ibarrainkuak Beñaten Osasuna garaitu zuen finalerdietan eta Malkotzek OstuZumaiaren Reala.

Final handiaren aurretik, FIFA20 jokoak ez duenez emakumeen euskal taldeekin jokatzeko aukera ematen, azken Emakumeen Munduko Kopan AEBak eta Herbehereak jokatu zuten finala errepikatu zuten, eta 5-2 irabazi zuten estatubatuarrek. Bestetik, partidu honen ondoren eta final handia hasi aurretik, Onintza Enbeitak, Beñat Gaztelumendik, Alaia Martinek eta Oihana Bartrak bertso derbia eskaini zuten.

Ver Euskal Liga FIFA20 desde Gamerauntsia en www.twitch.tv