Eibar, Gipuzkoako laugarren udalerririk aberatsena eta Euskadiko seigarrena

0    Gizartea 
ETA KITTO
Eibar, Gipuzkoako laugarren udalerririk aberatsena eta Euskadiko seigarrena
ETA KITTO 2021, Mai 31

INEk, Estatistikako Institutu Nazionalak, 20.000 biztanletik gorako herrien artean egindako Urban Audit azken azterlanaren arabera, Eibar 20.000 biztanletik gorako 413 udalerrik osatutako zerrenda baten 26. postuan dago, estatu osoko batez besteko errenta altuenetako batekin. Datu hori Urban Audit azken azterketatik ondorioztatzen da, 2018ko datuekin (2021. edizioa). Txosten horren arabera, Euskadiko seigarrena izateaz gain, Gipuzkoan laugarrena da, Donostia, Zarautz eta Arrasateren atzetik.

Hiri-adierazleak proiektua Urban Audit europar proiektuaren edukia hautatu eta egokitzean datza, gaur egun “data collection for sub-national Statistics (mainly cities)” deitua. Europar Batasuneko hiri nagusietako eta herrialde hautagaietako bizi-baldintzei buruzko informazioa biltzen du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »