Eibar FT-ren lagun-taldeek trikipoteoa egingo dute gaurko partiduaren aurretik

Eibar FT-ren lagun-taldeek trikipoteoa egingo dute gaurko partiduaren aurretik
ETA KITTO 2021, Urr 15

Eibar FT-k Almeria liderraren aurka jokatuko du gaur, 21:00etan, Ipuruan, eta talde eibartarraren Lagun-Taldeen Federazioak trikipoteoa egingo du partiduaren aurretik girotzeko eta, bide batez, “herriko ostalariei laguntzeko”, euren berbetan.

Trikipoteoa 19:00etan hasiko dute Guridi tabernan, eta hiru geldialdi egingo dituzte Ipurua foball zelaian sartu aurretik: 19:30ean Xania eta Borda tabernen inguruan, 20:00etan Erromes tabernan eta 20:30ean Ipurua tabernan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »