"Eibar-Malvinas Argentinas" proiektuaren aldeko azoka solidarioa egingo da bihar Untzagan

"Eibar-Malvinas Argentinas" proiektuaren aldeko azoka solidarioa egingo da bihar Untzagan
2023/03/17 eta kitto!
Bihar azoka solidarioa egingo da Untzagan, Proyde-Proegaren eskutik, eta bertan egongo dira “Eibar-Malvinas Argentinas” proiektuan parte hartuko duten hiru gazte kooperanteak. Ander Curiel, Eva Perosanz eta Aitor Arrieta uda honetan Malvinas Argentinas herrian (Kordoba) dagoen eskola eta gazte-zentro batean arituko dira boluntario lanetan eta, proiektua finantzatzen laguntzeko, rifak salduko dituzte, bihartik hasita. Euro baten truke, hainbat kirol taldek eta kirolarik dohaintzan emandako artikuluetako bat (25 baino gehiago) irabazteko aukera dago. Zozketa ekainaren 30ean egingo da.