‘Eibar mugimenduan’ tailerrean izena emateko epea otsailaren 18an zabalduko dute

‘Eibar mugimenduan’ tailerrean izena emateko epea otsailaren 18an zabalduko dute
2022/02/14 10:26
eta kitto!
BASH taldeko lagunek ‘Eibar mugimenduan’ tailerraren inguruan egin ziguten berba orain dela pare bat aste. Egitasmoaren nondik norakoak zeintzuk diren kontatu ziguten, baina oraindik airean zegoen noiz egingo den. Orain badakigu: martxoaren 6an, domeka, 11:00etatik 13:00etara.

‘Eibar mugimendua’ aniztasun funtzionala duten haur eta gazteei zuzendutako programa da. Izena emateko epea otsailaren 18an zabalduko da eta 28an itxi, eta sarean eman beharko da izena.

Eibarren erroldatuta daudenek bi euro ordaindu beharko dituzte eta Eibartik kanpokoek lau euro.