Eibarko 20 bat dendek zabor organikorako poltsak jasotzeko aukera eskainiko dute

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko 20 bat dendek zabor organikorako poltsak jasotzeko aukera eskainiko dute
ETA KITTO 2020, Api 10

Udalarekin koordinazio-lana egin eta gero, Debabarreneko Mankomunitateak zabor organikorako poltsa biodegradagarriak banatu dizkie herriko hainbat elikagai-dendari, alarma-egoerak irauten duen bitartean eibartarrek etxetik gertuen duten tokian jasotzeko aukera izateko. Horrez gain, Untzagan eta Orbea kiroldegian dauden makinek zerbitzua ematen jarraituko dute (Orbea kiroldegikoa kanpoaldean jarri dute, jendeak erabili ahal izateko).

Hauek dira poltsa biodegradagarriak banatuko dituzten dendak:

  • Vila janari-denda (Urki, 11)
  • Txaltxa Zelai 16an dagoen janari-denda
  • Mandia fruta-denda (Bista Eder, 13)
  • La Pera fruta-denda (San Kristobal, 1)
  • Larrañaga harategia (Romualdo Galdos, 12)
  • Bilbeando fruta-denda (Isasi, 33)
  • La Pera fruta-denda (Fermin Calbeton, 12)
  • Artamendi harategia (Bidebarrieta, 12)
  • Oberena harategia (Bidebarrieta, 20)
  • Udare fruta-denda (Julian Etxeberria, 8)
  • Izar-Bide denda (Julian Etxeberria, 13)
  • Urkizu 6ko prentsa kioskoa
  • Mujika harategia (Urkizu, 18)
  • Genoveva arraindegia (Txonta, 1)
  • Azitaingo gasolindegia (Barrena, 19)
  • Iñaki Rezola harategia (Ibarkurutze, 23)
  • Villalba supermerkatua (San Juan, 9)
  • Gozoki okindegia (Sostoa, 2)
  • Zubizarreta okindegia (Tiburzio Anitua, 6)

Aurreratu dutenez, banaketa puntu horiei beste batzuk gehituko zaizkie Amaña eta Jardiñeta auzoetan, martitzenetik aurrera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »