Eibarko Baso Biziak taldekoek bilera irekia egingo dute hilaren 20an Portalean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko Baso Biziak taldekoek bilera irekia egingo dute hilaren 20an Portalean
ETA KITTO 2021, Ots 09

Eibarko Baso Biziak taldeak bilera irekia egingo du otsailaren 20an, 11:00etan, Portaleko areto nagusian. Bileran taldearen historia laburra eta gaur egungo basoen egoera nolakoa den azalduko dute, besteak beste. Euren berbetan, “bileren asmoa, taldea aurkeztea eta elkarlanean jarduteko kide berriak gureganatzea da”. COVID-19a dela eta, tokiak mugatuak izango dira. Beraz, bileran parte hartzeko interesa interesa izanez gero, eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute.

Bertoko basoa sustatzeko asmoz Eibarko Baso Biziak taldeak egin duen bideoa hemen:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »