Eibarko Baso Biziak taldekoek hitzaldia emango dute gaur, 17:30ean Gaztetxian

Eibarko Baso Biziak taldekoek hitzaldia emango dute gaur, 17:30ean Gaztetxian
2021/02/18 eta kitto!
Eibarko Gazte Asanbladak hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako, Eibarko Baso Biziak taldekoekin, orain dela gutxi eratu duten taldearen jarduera, asmo eta bestelako guztien berri izateko. Hitzaldia 17:30ean hasiko da, Eibarko Gaztetxian, eta entzutera joan nahi duenak maskara jantzi beharko du derrigorrez, bestela ez diote lagako sartzen.



Bestalde, Eibarko Baso Biziak taldekoek bilera irekia egingo dute zapatuan, 11:00etan Portaleko areto nagusian. Bileran taldearen historia laburra eta gaur egungo basoen egoera nolakoa den azalduko dute, beste gauza batzuen artean. Tokiak mugatuak izango direnez, joateko interesa izanez gero aurretik eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute.