Eibarko intzidentzia-tasa 100etik jaitsi da

Eibarko intzidentzia-tasa 100etik jaitsi da
2021/05/26 11:19
eta kitto!
Atzo bi koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren eta intzidentzia-tasa 100etik jaitsi da, 98,27koa delarik.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan bakarrik atzeman dituzte kasu berriak, bi hain zuzen ere.

Atzo EAEn 8.787 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 379 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 29 Araban, 228 Bizkaian, 121 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 111 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, maiatzaren 17tik 23ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 18 hildako egon direla.