Eibarko intzidentzia-tasa 429,50era igo da atzo 12 positibo berri atzeman ondoren

Eibarko intzidentzia-tasa 429,50era igo da atzo 12 positibo berri atzeman ondoren
2021/01/28 eta kitto!
Atzo 12 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bost gehiago, eta intzidentzia-tasa 429,50ean kokatu da.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermua eremu gorrian sartu da (511,89) sei positibo gehiago atzeman ondoren, Elgoibarrek gorri jarraitzen du (667,24) eta zortzi positibo gehiago atzeman zituzten atzo, Deban hiru atzeman zituzten (311,75) eta Mutrikun bi (451,64). Beraz, guztira 31 positibo berri atzeman zituzten atzo Debabarrenan, aurreko egunean baino bost gehiago, aurreko egunean baino zazpi gehiago.

Atzo, 15.498 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 1.273 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 186 Araban, 730 Bizkaian, 342 Gipuzkoan eta 15 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 94 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 137 pertsona ZIUn daude.