Eibarko ondare naturala ezagutzeko ibilbide gidatua egingo dute domekan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko ondare naturala ezagutzeko ibilbide gidatua egingo dute domekan
ETA KITTO 2022, may 31

Ingurumenaren Munduko Eguna ospatuko da, domekan, ekainaren 5ean, eta, horren harira, Usartza-Kalamua inguruan Eibarko ondare naturala ezagutzeko ibilbide gidatua antolatu dute Udaleko Ingurumen Sailak eta Eibarko Baso Biziak elkarteak.

Ibilbidea zailtasun txikiko bide zirkularra izango da (4,5 km-ko distantzia eta 110 m-ko desnibela). Usartzan izango du hasiera, 10:00etan, eta hiru orduko iraupena izango du. Ibilbidea oinez egingo da Usartza eta Kalamua inguruan, eta animalia- eta landare-espezien eta herriko natura-ondareari buruzko beste gai batzuen inguruko informazioa jasoko dute parte-hartzaileek.

Ekimenean parte hartzeko plazak mugatuak dira eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Eguenera arte eman ahal izango da izena, 943 83 36 41 telefonora deituz (9:00etatik 18:00etara) edo arazi@arazi.eus helbidera idatziz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »