Eibarko ostalaritzan neurriak zorroztuko ditu Jaurlaritzak bihartik aurrera

Eibarko ostalaritzan neurriak zorroztuko ditu Jaurlaritzak bihartik aurrera
2020/07/16 eta kitto!

Osasun Sailak Ordizian ostalaritzaren arloan hartutako neurri murriztatzaileak Zarautz, Tolosa eta Eibar herrietara zabaltzea erabaki du. Neurriak bihartik aurrera aplikatuko dira, eta maskarak nahitaez erabiltzeari dagokionez gaur hartutakoen osagarriak dira, besteak beste.


Herri horietan, ostalaritza-establezimenduen edukiera % 50era mugatzen da, barran kontsumitzea debekatzen da, eta establezimenduek, gehienez ere, 23.30etan itxi beharko dute. Txokoei eta elkarte gastronomikoei ere eragiten die debekuak. Gainera, jaiak, dantzaldiak eta ekitaldi herrikoiak bertan behera geratuko dira.