Eibarko pentsiodunek elkarretaratzea deitu dute gaur eguerdirako

Eibarko pentsiodunek elkarretaratzea deitu dute gaur eguerdirako
ETA KITTO 2022, Ira 12

Udako etenaldia eta gero, gaurtik aurrera asteleheneroko kontzentrazioak itzuliko dira Eibarko Pentsiodunen Taldearen eskutik. Ikasturteko lehen mobilizazioa gaur izango da, eguerdiko 12:00etan Untzagan, eta herritar guztiei parte hartzeko deia egin nahi diete, pentsio duin eta publikoen aldeko borrokara batu daitezen. Aurrera begira, besteak beste, Madrilera martxa iragarri dute, baita mobilizazio orokorra urriaren 1erako.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »