Eibarko Sarek antolatutako hitzaldia gaur Portalean

Eibarko Sarek antolatutako hitzaldia gaur Portalean
2017/01/26 eta kitto!
Eibarko Sarek martxan daukan “#SalatzenDut / Ibon Etxera!” kanpainaren barruan, hitzaldia antolatu dute gaurko, 19:00etan Portalean (areto nagusian). Hizlariak Idoia Ibero (Sareko kidea) eta Aiert Larrarte (abokatua) izango dira eta, antolatzaileek aurreratu dutenez, “Ibon Muñoaren egoera abiapuntu bezala hartuta, Estatuko legedi arruntak, Europako legediak eta Mandela arauak (ONU) diotenari buruz jardungo dute.  Gainera, euskal presoen benetako egoera (salbuespeneko legedia, FIES artxiboak, dispertsioa, gaixo larriak…) zelakoa den azalduko dute”.