Eibarko Txolarteak begirale boluntarioak behar ditu aisialdirako jarduerekin laguntzeko

Eibarko Txolarteak begirale boluntarioak behar ditu aisialdirako jarduerekin laguntzeko
2020/10/13 15:00
eta kitto!
Atzegi adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak garatzen duen Txolarte programarako boluntarioak behar dituzte. Txolarteak, adimen urritasuna duten 16 urtetik gorako pertsonentzako aisialdi eta denbora libreko klubak dira eta bertan, asteburuetan, ekintza desberdinak egiten dituzte: irteerak, paseoak, festak, zinema... Eibarko Txolarteak lokala dauka Txomon eta bertan ere egoten dira, irakurtzen, eskulanak egiten...

Jarduera horiek begirale boluntarioen laguntzarekin egiten dira, asteburuetan (normalean zapatu arratsaldetan) eta Eibarko Txolartean bi talde daude: gazteena (Eibarko Gazteak) eta helduena (Eibarko Helduak). Talde horietan begirale boluntario modura jarduteko prest egonez gero, edo informazio gehiago jasotzeko, 943 42 39 42 telefono zenbakira deitu daiteke (Olatz edo Vanesarengatik galdetu).