Mercedes Kareaga Beka bi urtekoa izango da eta ikerketa-eremua Eibarko Udala (Ego Ibarra)-Euskal Herriko Unibertsitateko Batzorde Mistoak dagokion edizioan aukeratuko dituen tokiko intereseko historia-gaiei buruzkoa izango da, betiere, generoaren ikuspegitik landuta.
Hala ere, aurreneko 2022ko deialdian, MERZEDES KAREAGAREN BIOGRAFIA izango da kaleratuko den ikergaia, haren izena daraman bekaren oinarrien filosofiarekin bat eginez, “Eibarko herriarentzat interes berezikoa baita XX. mendean zehar Eibarko emakumeen alde eta gizarte arloko asmo esanguratsuetan hainbeste lan egin zuen Merzedes Kareagaren biografia osatu bat izatea”, azaldu dute Ego Ibarra Batzordetik.
Informazio gehiago HEMEN