Negulekuen programa martxoaren 27ra arte luzatu dute Eibarko Udalak eta Eibarko Merkatari Gune Irekiak

Negulekuen programa martxoaren 27ra arte luzatu dute Eibarko Udalak eta Eibarko Merkatari Gune Irekiak
2021/02/01 eta kitto!


Negulekuen programa larunbatetan zabalik jarraituko du martxoaren 27 arte, Jazinto Olabeko ludotekan, Astelena frontoian eta Portalean (eskulanak), eta ordutegiak mantendu egingo dira.





Jazinto Olabeko ludotekan, otsailaren 1etik aurrera, 2016an jaiotako haurrek ere izena eman ahal izango dute.

Otsaileko egunetan aldez aurretiko hitzorduak eskatzeko egutegia guar, otsailaren 1ean, irekiko da eta otsailaren 22an martxoko larunbatak.

Otsailaren 1ean: otsailak 13, 20 eta 27 egunak irekiko dira;
Otsailaren 22an: martxoak 6, 13, 20 eta 27 egunak irekiko dira.


Hitzordua hartzeko esteka hemen duzue: https://hitzorduak.eibar.eus/negulekuak/eu

Bestalde, zerbitzuaren balorazio inkesta bat prestatu dute. Modu erraz batean betetzen da eta "zerbitzua hobetzen lagunduko du". Inkestak erabat anonimoak dira. Inkesta betetzeko SAKATU HEMEN

Infomazio gehiago: https://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/haur-eta-nerabeentzatko-jarduerak