Eibarko Udalak mugikorrentzat aplikazio berria sortu du, “herritarrekin komunikazioa errazteko”

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko Udalak mugikorrentzat aplikazio berria sortu du, “herritarrekin komunikazioa errazteko”
ETA KITTO 2020, Ots 21

Gaur goizean aurkeztu dute Eibarko Udalak mugikorrentzat sortu duen aplikazio berria. Azaldu dutenez, CodeSyntax enpresak garatu duen aplikazioa “komunikazioa errazteko eta herritarrekiko harremanak hobetzeko” asmoarekin sortu dute eta Android zein Apple sistemetarako eskuragarri dago, Play Store-n eta App Store-n, Eibarko Udala izenarekin. Aplikazio berria euskeraz zein gazteleraz konfiguratu daiteke eta, besteak beste, herritarrek Udalari kexak, iradokizunak edo abisuak zuzenean bidaltzeko balio du. Horrekin batera, erabiltzaileek euren interesekoak diren gaiei buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute, berehalako alerta-sistemari esker. Aipatutako horiekin batera, aplikazioaren menu nagusiak beste atal batzuk ere badauzka (albisteak, agenda…). Esan dutenez, “aplikazioa Udal webgunearen beste kanal bat izatea nahi dugu, asmoa ez da edukiak duplikatzea. Herritarrei kexak eta bestelakoak mugikorretik egiteko eta interesatzen zaien gaien inguruko informazioa erraz jasotzeko aukera eman nahi diegu”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »