Eibarko udaltzainek armak eraman behar dituztela dio Auzitegi Gorenak

Eibarko udaltzainek armak eraman behar dituztela dio Auzitegi Gorenak
2020/06/09 eta kitto!
Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak bere unean onartutako sententziaren aurrean Eibarko Udalak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa atzera bota eta hor adierazten zena betetzeko agindua eman du Auzitegi Gorenak. Berrespen hori dela-eta, gure herriko udaltzainek pistola eraman beharko dute hemendik aurrera. Auzitegi Gorenak ez du motiborik ikusten errekurtso horren aurrean bere iritzia emateko eta, horrela, aurreko erresoluzioa berresteaz gain, epaitegietako bidea ixten du, lau urte iraun duen auziari amaiera emanez. Beste udal asko zeuden sententzia horren zain, jurisprudentzia ezarri dezakeelako. Euskadin armarik erabiltzen ez dituzten 43 udaltzain plantilla daude, gehienak Gipuzkoan.